XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Izkuntz-atlas

Urte zenbait badaramazkite Euskaltzaindia delako alkarteko batzuek izkuntz-atlas osotu naian; euskera atlas, alegia.

Orrelako egiñaalak egitea, ez al da, bada, txalogarria?

Ala ta guztiz ere, era artako ekintza guzti-guztiek beren elburu zeatza izan bearko lukete, euskalkien garaipenerako balio bear lukete, eta euskalkiei lagundu bear liekete.

Zer irabaziko dugu, atlas orretan gure aintziñako euskalki zaarrak (eta gaurkoak, baiña nork daki, agian ez biarkoak), zeazturik eta xeetasun aundiz ikusi ondoren, gero euskalki oiek (edo gutxienez bat) tajuz mintzatu ta idazteko gai izango ez ba'gera?

Zertan lagunduko digu orrek, erderaz egiñik eta euskera pobretu ta erdaldundua erabiltzeko bakarrik gauza izanez?

Zer balioko du euskalkien altxorrak, kutxa zaar-zaar batean, pipiak eta sitsak jota egonda?

Euskerarekiko dugun bear eta erantzukizunik aundiena, era-askodun izkuntza ori ezagutzea, tajutzea ta erabiltzea dugu.

Leendik datorrena, gaurkotu egin bearko dugu noski, gaur erabilli aal izateko modukoak onartuz.

Eta... epailla, bularrezur, izatarrezur bezalakoak, ez al ditzakegu erabilli gaur?

Baiña izkuntza aspaldi-aspaldidanik datorrela konturatu bearrean gera.

Eta zementuzko izkera ta idazkera, animarik gabekoak, baldin ba'darabiltzagu, gure izkuntza ito egingo zaigu bein betiko.

Aintziñako altxor au, bere kutxatik aterako ote dugu, ala bertan beera usteltzen utziko dugu?

Gureak ditugu bai erantzuna, bai erantzukizuna.

Etxaburua'tar Asier